denda

myspace | facebook | twitter ································ info@rafarueda.net

bloga kontzertuak

"Enaren geometroa" Rafa Ruedaren bakarkako 4. lana


HITZAK (pdf)


Enaren geometria

········Habira itzuli da Rafa Rueda. Hegoaldera, kantuen epelera, musikari izateko hautua egin zueneko abiapuntura. PILT taldearen abaroa utzita, bakarkako bidaiari ekin ziolarik, Kea izan zuen lehen pausalekua. Kilometroak korritu ostean Saredun eskua izan zuen bigarren geraleku eta Zuhaitz okerretan gora abiatu zen gero. Bakarkako bidaia hasi zuen Rafa Rueda eraldatuz joan da habitik habira, epeltokitik epeltokira. Rafa Rueda da kantuetara behin eta berriz itzultzen dena. Ostera, beti ote da Rafa Rueda berbera? Enaren geometrian Kea, Saredun eskua, zein Zuhaitz okerretan gora disketan ikasitakoak dagoz, baina lurralde berriak zeharkatu dituena da Enaren geometriako hau. Ezagutzen ez genion hegakera dakargu, hegokada indartsuagoa igartzen zaio, hotzetik epelerako bidaiotan zaildutakoa, ziurrenik. Zer ikasi ote du joan-etorrian? Umearotik hasi eta helduarora, kantuan hasi eta kantuan amaitzen den elipsea da musikariaren jarduna. Kantuegileak beti gogoratzen du kanturako itzulera bidea, ez du sekula ahazten. Rafa Ruedak bidaia lehen aldiz hasten duenaren jakiminminez eta bidaiatzen ohituta dagoenaren jakinduriaz ondu ditu hamaika kantu, hamaika bizipen, hamaika habia.

········Enarak apirilaren hasieran itzultzen zaizkigu Afrikatik. Aparteko zerbaiten seinale dateke udagoienean itzultzea erabaki izana.


- Gotzon Barandiaran -

 

Rafa Rueda (fotografía: Joseba Barrenetxea) Rafa Rueda (argazkia: Joseba Barrenetxea)Rafa Rueda (argazkia: Joseba Barrenetxea)

Argazkiak: Joseba Barrenetxea

 
Musika eta hitzak: Rafa Rueda “Inor bagina” kantua ezik
(Hitza: Hasier Rekondo, Musika: Rafa Rueda)

Musikariak:
Txus Aranburu (Teklatua eta soinua) / Joseba Irazoki (Kitarra eta Lap steel)
Arkaitz Miner (Bibolina eta mandolina) / Jaime Nieto (Baxu elektrikoa eta kontrabaxua)
Iban Urizar (Korneta) / Xanpe (Bateria) / Rafa Rueda (Kitarra eta ahotsa)
Edorta Jiménez (Koruak “Egun eder honetan” kantuan)

Jonan Ordorikak grabatua eta nahastua Katarain estudioetan
Masterizazioa: Jonan Ordorika, Mamia estudioan

Diseinua eta margoak: Alain M. Urrutia



-

"Enaren geometria" diskoaren aurkezpen bideoa:
-

 




"Ez al dakizu" entzun:

 

Kantua deskargatu (mp3)

Enaren geografia

KONTRATAZIOA: KAP-PRODUKZIOAK 94 4788840

bloga kontzertuak

denda

myspace | facebook | twitter ································ info@rafarueda.net

 

webgunearen diseinua eta garapena: Joseba Barrenetxea